Izurri beltza Euskal Herrian
Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologoak denboran atzera bidaiatu du, XVI. mendea arte. ‘Esa enfermedad tan negra. La peste que asolo Euskal Herria (1597-1600)’ eleberrian izurri beltzak Euskal Herrian izan zituen ondorio latzak aztertu ditu. Gaixotasunak jota hiltzera kondenatutako hainbat komunitateen sufrimendua jaso du. Artxiboetan aurkitutako testigantza eta dokumentuetatik abiatu da garai hartako giro apokaliptikoa islatzeko.