Ekaitz Saies dominarik gabe itzuli da Europako Txapelketatik
Europako Piraguismo Txapelketan parte hartu du Ekaitz Saiesek asteburuan, Belgradon. Lehen lehietan egindako lan bikainari esker, igandeko finaletarako sailkatzea lortu zuen, 500 metroko eta 200 metroko probetan. Hala ere, ez zen dominarik eskuratzeko gai izan. Lehenengo finalean, hau da, 500 metrokoan, 1:40:648ko denbora egin zuen Saiesek eta seigarren tokian geratu zen. Postrygay errusiarra izan zen txapelduna (1:39:418). Bigarren finalean, berriz, txapeldunak baino lau ehuneneko gehiago bakarrik behar izan zituen Saiesek helmugaratzeko. Siemionowski izan zen garailea (35:418), Molnar bigarrena (36:460) eta, hirugarrena, Mckeenver (35:538).