Mikel Motos, Easo Saskibaloi Taldeko jokalaria (Argazkia: Easo)
Luis Guil, 18 urtetik beherako Espainiako selekzioko hautatzaileak, aurre aukeraketako zerrendaren berri eman du. Bertan, 18 jokalari daude eta, horien artean, Easo Saskibaloi Taldeko Mikel Motos dago. Hala, azkenean, selekzioko kide izateko aukeratzen badute, Poloniako Europako Txapelketan parte hartzeko aukera izango du donostiarrak.
Motosek lan bikaina osatu berri du kluben arteko Espainiako Junior Txapelketan. Izan ere, txapelketako hirugarren saskiratzaile onena izan da.