Skakeitan, Oreindik eta Gaueko Itzalak, irabazle
Donostiako Piraten Musika Lehiaketa irabazi dute Oreindik, Gaueko Itzalak eta Skakeitan taldeek. Azken hau ikusleek hautatu dute. Piraten Aste Nagusian, Trinitate plazan joko dute beste hainbat talde ezagunekin batera.