Dominarik gabe itzuli da EHU Ibaeta Kordobatik
Europako unibertsitate arteko txapelketa
penaz bukatu du Azu Muguruzaren taldeak, laugarren postuan
Penaz itzuli da EHU Ibaeta, Kordoban jokatutako Europako unibertsitate arteko txapelketatik. Izan ere, aurreko astean Donostiako taldeak bidea gaizki bukatu du, dominarik gabe. Finalerdietan ez zuen brontzezko dominarekin egitea lortu eta podiumetik kanpo geratu da.
Municheko unibertsitate teknikoari 35-47 irabazita, baina Istanbulen aurka 60-54 galduta, multzoko bigarrena izan zen. Gero, Belgradori 55-60 irabazi zion, eta ondorioz, finalerdietarako sailkatu zen. Errusiaren aurka 74-61 galduta, ordea, finaletik kanpo geratu zen. Hirugarren postuan geratzeagatik borrokatu zuen atzo, Mainzeko unibertsitatearen aurka. Zoritxarrez, ordea, 43-47 galdu zuenez, brontzezko dominarik gabe geratu da, laugarren postuan.