Udaltzaingoaren izenean iruzur egiten ari direla ohartarazi du Udalak
Udalak aditzera eman duenez, Udaltzaingoaren izenean herritarrei iruzur egiten saiatzen ari dira. Errepideak hobetzeko diru laguntzak biltzen ari direla esanez ziria sartu nahi dutela azaldu dute.
Udaltzaingoak inongo diru eskaerarik ez duela egiten argi utzi dute. Hortaz, halako deiei jaramonik ez egin eta polizia etxean horren berri emateko gomendioa egin dute.