Aste Nagusiko hondartza boleibol txapelketarako izena ematea ireki dute
Aurreko sei urteetan egin bezala, Aste Nagusiko hondartza boleibol txapelketa antolatu du Bera Bera kirol elkarteak. Aurten, abuztuaren 13an eta 14an izango da txapelketa irekia, Zurriolan. Helduetan, 2×2 eta 4×4 lehiak egongo dira; haurretan, berriz, 3×3. Irabazleentzat sariak egongo dira. Izen ematea doakoa izango da, e-posta honetara idatzita: voleibol@berabera.com. Bertan, taldearen izena, parte hartu nahi den maila, taldekideen izenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu behar dira.