Transformadore batek su hartu eta argirik gabe utzi du Erdialdea
Ke beltza azkar zabaldu da eta inguruko bizilagun eta dendariek kalera atera behar izan dute
Atzo, 14:15ak aldera, Easo eta San Martin kaleen artean dagoen transformadore batek su hartu zuen eta argirik gabe utzi zituen Iberdrola enpresako ehundaka erabiltzaile. Zauriturik eragin ez zuen arren, Erdialdeko lasaitasuna aztoratu zuen.
Sua itzali bitartean, San Martin kalea itxi zuten, eta zirkulazioa inguruko kaleetara bideratu zuten. Ezbeharrak, era berean, ke handia eragin zuenez, tranformadore ondoko bizilagun eta dendariek kalera atera behar izan zuten. Inguruko tabernek ere lan egiteari utzi behar izan zioten.