Los Secretos taldearen zuzenerako sarrerak salgai
Azaroaren 23an iritsiko da Los Secretos taldea Donostiara. Viktoria Eugenia Antzokian izango dira zuzenean, eta sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai, 11:30ean. Kutxaren ohiko zerbitzuen bidez eta Antzoki Zaharra eta Viktoria Eugeniako leihatiletan eskuratu ahal izango dira 36, 32 eta 25 eurotan. Los Secretos-ek ‘En este mundo raro’ disko berria aurkeztuko du.