Sagardoa eta arrauna baino askozaz gehiago
egitarau luze eta mamitsua du. Udak oraindik ez du agur esan eta etxeko goxotasuna beste egun batera uzteko gonbita egiten dute Euskal Jaiek.
Gaur, 15:30ean, abiatuko den esku pilota txapelketatik hasi eta irailaren 11ko sardina jateraino makina bat jarduera artean hautatzeko aukera izango dute herritarrek.
Iñaki Gonzalezek aurtengo kartel egileak euskal dantzaren ildotik jo duen moduan, hasiera batean trikitixa islatzeko asmoa zuela aitortu du. Euskal Jaiek nahi beste egitasmo, burutazio eta proposamen egiteko aukera eskaintzen dutelako.
Duela 115 urte –Fiestas Euskaras delakoaren baitan– ospatzen ziren abere eta barazki feria nahiz arbasoen denbora pasarako egiten ziren dantza eta kirol erakustaldi haietatik ohiturak nabarmen aldatu badira ere, euskal ohiturak indartzeko gogoak tinko dirau. Eta hala jarraitzeko asmoa du hurrengo urtetan ere Euskal Jaien izenarekin bataiatu zutela 50 urte betetzen dituen festaren altzoan.
Askorentzat Sagardo Egunera eta estropadetara mugatzen den jaiak birritan errepasatzeko