Juantxo Estebaranz idazlea, euskal anarkismoaren inguruan
Loiolako koarteleko militar matxinatuen altxamendua zapuztu zuten 1936an; Beorlegi koronelaren tropei aurre egitera joan ziren Aiako Harrira; Aieten eta Kontxan Francoren aurkako hainbat ekintza egiten saiatu ziren… Anarkismoaren historia zabalaren sintesia idatzi du Juantxo Estebaranz idazle bilbotarrak. Txertoa argitaletxeak kaleratu du ‘Breve historia del anarquismo vasco’ liburua aurkeztuko du bihar, osteguna, Donostian.
Egilea Parte Zaharreko Elkar liburu dendan izango da 19:00etan irakurzale zein historiazaleekin hitz egiteko. Darruti anarkista ezagunak Donostiatik alde egin behar zuenekoa eta beste hainbat pasarte berreskuratu ditu argitalpen berrian. Izan ere, Kursaalen Alfonso XIII. Espainiako erregearen aurka prestatzen ari omen zen atentatua agerian geratu omen zen. Orohar, gerra aurrean eta gerra ostean anarkistek Euskal Herrian egindako borroka islatu du Estebaranzek. Xaho, Marc Legasse, Galo Diez, Angel Aransaez, Gregorio Suberviola, Felix Likiniano, Casilda Hernaez eta Isaac Puente anarkisten biografiak ere jaso ditu bere azken historia liburuaren orrialdeetan. ‘El hilo negro de los noventa, encuentros con la autonomia’ (2000) eta ‘Comandos autonomos. Un anticapitalismo iconoclasta’ (1996) liburuen egilea da Estebaranz.