Ardi eta ahuntz sektoreko kongresuak 300 profesional elkartuko ditu
Gaurtik ostirala bitartean, gaitz eta bestelako gaien inguruan eztabaidatuko dute
Ardi eta ahuntz sektoreko profesional, teknikari eta ganaduzaleek bilkura izango dute gaurtik ostirala bitartean, Kursaalen. 300 lagun baino gehiago elkartzea espero dute. Nazioarteko izaera duen ekitaldia izango da eta animalien gaitzak, biosegurtasuna, genetika, ondorio ekonomikoak eta beste hainbat gai jorratuko dituzte.
Bilkurak, gainera, albaitarien lanbidea sortu zela 250. urteurrenaren ospakizunekin egingo du bat. 1761. urtean, ganaduak izan zuen gaitz handi batek bultzatuta, sortu zen Lyonen munduko lehen albaitaritza eskola.