Mikel Egigurenek asteazkenean jokatuko du finalerdietako partida
Munduko kontseiluak antolatutako zesta puntako Buruz Buruko Txapelketa jokatzen ari dira dagoeneko. Mikel Egiguren donostiarrak Konparen aurka jokatu zuen larunbatean, final laurdenetako partida, eta irabazi egin zuen, 30-9. Egiguren II.a norgehiagokako faboritoa zen, baina ezustekoa izan zen halako aldearekin irabaztea. Edonola ere, garaipenari esker Egiguren II.ak finalerdietarako txartel zuzena eskuratu du eta asteazkenean bertan jokatuko du Lopezen aurka, Anoetako Karmelo Balda pilotalekuan, 17:00etan.