Pegamo Bera Berak eta Keros Klinikak hitzarmena itxi dute
Pegamo Bera Bera errugbi taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Kiros Klinikako arduraduna den Pedro Arribas medikuarekin. Esperientzia handiko medikua da Arribas eta hainbat arlotan aditua. Hala, Ohorezko B Mailan jokatzen duen taldearentzako mediku egokia izan daitekeela pentsatu du klubak. Honela, Bera Berak Pegamo enpresa babeslearekin batera, Kirol Klinikaren laguntza ere izango du.
Azken finean, klubeko mediku zerbitzuetako nagusia eta koordinatzailea izango da Arribas. Hala, Bera Berako entrenatzaileekin, prestatzaile fisikoekin eta fisioterapeutekin elkarlanean aritu beharko da.