Azaroak 1, gozozale guztien eguna
Donostian, toki askotan bezala, egunotan azaltzen dira opil denden erakusleihoetan done hezurrak eta haize pinporropilak.
Gaurko egunez, hildakoei lore eskaintzen bidez errespetua erakusten bazaie, bizirik daudenei gozokien bidez bazkal ostea poztu dakieke.
Egun batzuk daramatzate hiriko opil dendak bere erakusleihoetan done hezurrak eta haize pinporropilak, edo buñueloak, erakusten. Sukaldean denbora pixka bat emateko gogoa duten irakurleentzat, egun honekin lotzen diren bi gozoki horien errezetak bildu ditu Irutxuloko Hitzak. Jai egun bat besteen eguna gozatuz ematea probetxuzko ekinbidea izan daiteke, Azaroak 1a, Domu Santu eguna izateaz gain, gozozale guztien eguna ere badelako.
Haize pinporropilak osatzeko jarraibide klasikoa
- 200 g. irin
- 50 g. gurin
- 5 arrautza
- 1/2 litro esne
- Edalontzi txiki bat ur
- Limoi baten azala
- Azukrea
- Olioa eta gaza
- 200 g. irin
- 100 g. ur
- 150 g. almendra xehetua
- 100 g. azukre
- 50 g. ur
- 4 arrautza gorringo