EHU Ibaetak alde handiarekin irabazi dio Bons Aires Palmari
Espainiako Emakumezkoen Bigarren Mailako Ligari zegokion partida jokatu du gaur goizean EHU Ibaetak Bons Aires Palmaren aurka. Azu Muguruzaren taldeak 81-51 irabazi du, partidaren jaun eta jabe izan dela argi utziz. Hala, dagoeneko lau garaipen segidan lortu ditu EHU Ibaetak, eta sailkapenaren goiko postuetan kokaturik jarraitzen du.
Alcobendas izango da EHU Ibaetaren hurrengo aurkaria, larunbatean, 19:00etan, Madrilen.