Polloeko hilerrian jende mordoa ibili da goizean, kaleetan gora eta behera (Argazkia: Estitxu Zabala)
Domu Santu egunarekin bat eginez, donostiar askok eta askok erabaki dute hildako senitartekoei bisita egitea. Polloe, Altza eta Igeldo dira hiriko hiru hilerriak, baina nagusia bat da, Polloekoa. Horixe baita handiena eta, ondorioz, bisitari gehien izaten dituena. Autoen gora-behera izugarria izan da goiz osoan zehar, eta batzuek oinez joatea ere erabaki dute.
Lore saltzaileek ere lan handia izaten dute gaurko egunarekin, eta ia geratu gabe aritzen dira sortak eta loreekin osatutako bestelako apaingarriak saltzen. Hala, gutxi ziren, noski, lorerik gabe ikus zitezkeen hobiak.
-
-
Polloeko hilerria. (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Loreak Egiako kanposantuaren aurrean (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Altzako hilerrian ere ez da bisitari faltarik izan (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Lorez beteta zeuden Altzako hilerriko ia hobi guztiak (Argazkia: Estitxu Zabala)