Xabi Prieto (Argazkia: realsociedad.com)
Entrenamendu saioetara itzuli da Reala, bi eguneko atsedenaldiaren ostean. Xabi Prieto jokalari donostiarrak prentsarentzat hitz egin du, behin entrenamendua bukatuta. Baikor agertu da, eta “taldea ziur dago egoerari itzulia emateko gai izango dela” adierazi du. “Aurrera begiratzea besterik ez dugu, igandean partida zaila izango baitugu”, esan du Rayo Vallecanoren aurkako partidarengatik. Taldeak segidan bi garaipen lortu ezkero, egoera aldatuko dela ziur dago Prieto.