'Mambo Poa 3' bidaia liburua aurkeztu dute
Mikel Esseryren omenezko kontakizun lehiaketan parte hartu duten lanen hautaketa batek osatzen du.
www.mikelmunduan.net weborrian sartu. Irabazleak Banoa agentziaren bidaia jasoko du sari gisa.
Lau urte igaro dira Mikel Essery bidairi egiatarra, beste bederatzi lagunekin batera, Yemenen bonba eraso batean hil zenetik. Bidaiari asezina zen Essery, eta haren oroitzapena gal ez zedin, lagunek bidaia kontakizun lehiaketa abian jarri zuten orain hiru urte. Egiatarraren adiskide Roke Rezabalek ezagutzera eman zuen atzo aurtengo irabazlea La llave del paraiso ipuinaren egile Lili Vilanueva argentinarra izan dela.
Estatuko hamaika txokotatik eta Hego Ameriketatik bidalitako lanak jaso dituzte nagusiki. Guztira, 86 idazlan aurkeztu dituzte aurten; horietako zazpi, euskaraz. Gainontzekoak, katalanez, gazteleraz eta ingelesez idatziak ziren. Izan ere, lehiaketa eleanitza baita, eta aipatu hizkuntzetan ez ezik , galegoz ere aurkez daitezke lanak. Saridunak erabakitzearekin batera, epaimahaiak, Mambo Poa 3 liburua osatzen duten 19 istorio aukeratu ditu. Lanaren 750 ale inprimatu dituzte eta 10 eurotan salgai izango da.
Era berean, IV. Mikel Essery Bidaia Kontakizun lehiaketaren oinarriak aurkeztu zituzten. Partaideek norberaren bizipenetatik abiatuta, irakurlea planetako beste errealitate batzuetara –sozial, kultural, natural nahiz humanoa– hurbildu behar dute berain kontakizunaren bidez. 2.000 eta 6.000 hitz arteko luzera izan behar dute bidaia kronikek, eta hauek aurkezteko aurkezteko epea, 2012ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 1era irekita egongo da. Lanak, concurso@mikelmunduan helbidera bidali behar dira.
Zehaztapen gehiagorako