Txomineko bizilagunek errepidea moztu dute
Erreklamazioei kasu egiteko, bi bilera antolatuko ditu Udalak. Asteazkenean, bata, 19:00etan, Martuteneko jubilatuen elkartean. Bestea, Txomin Eneako bizilagunen elkartean izango da, ostegunean, ordu berean.
Udalak, bestalde, ur ponpa batzuk alokatu ditu oraindik urez gainezka dauden garajeetatik ura ateratzeko. Uholdeak ekiditeko neurriak lehenbailehen har daitezen, Udal Gobernuak erakunde adierazpena aurkeztuko du hilaren 29an.