Antzieta pasealekuko toki batzuetan oraindik ez dute ur guztia kendu (Argazkia: Estitxu Zabala)
Uholdeek sekulako kalteak sortu dituztela begibistakoa da. Hori bai, auzo batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Loiolan, esaterako, zakarra jasotzeko lurpeko sistemak ez du funtzionatzen. Gaur goizean arazoak konpondu nahiean zebiltzan langileak, baina bien bitartean, zaborra pilatuta dago espaloietan. Ibaiari begiratuta, berriz, sekulako zikinkeria ikus daiteke eta zubietan pilatuta geratzen ari dira.
Txomin Enea eta Martuteneko bizilagunek zer egin ez dakitela jarraitzen dute. Triste daude, babesik gabe sentitzen dira eta euren haserrea ere nabaria da. Tarte batzuetan oraindik ere ura kendu gabe dago eta etxe askoren atariak hartuta daude. Gainontzean, ordea, lokatza da nagusi, eta alde guztietatik ikus daitezke etxebizitza eta lokaletatik ateratako altzari puskatuak.
-
-
Antzieta pasealekuko toki batzuetan oraindik ez dute ur guztia kendu (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Loiolako lurpeko zabor sistemak ez du funtzionatzen (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Aste honetan, ibaia arraunean egiteko moduan egotea espero dute Urkikoek (Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
Txomineko txoko askotan lokatza eta zikinkeria dira nagusi (Argazkia: Estitxu Zabala)