Espainiako Auzitegiak sei urteko zigorra ezarri die berriro Donostiako gazteei
Espainiako Auzitegiak Segirekin lotura zutelakoan epaitutako gazteen aurkako epaia aldatzea erabaki du berriro. Hala, berriro ere seina urteko kartzela zigorrak eskatu ditu bakoitzarentzako. Duela lau aste Auzitegi Gorenak hamabost gazteen aurkako epaia baliogabetu egin zuen, kondena nahikoak egin ez zirela argudiatuta. Orain, ordea, Espainiako Auzitegiak iritziz aldatu du.