Sutea izan da Eskalantegi kaleko etxebizitza batean
Donostiako Eskalantegi kaleko etxebizitza batek su hartu zuen atzo. Eraikinaren goikaldean kaltetu zuen suak, baita aldameneko eraikina ere. Suak etxebizitza guztiz errea utzi zuen. Kea eta itzaltzeko erabilitako uraren ondorioz, beste pisu batzuk ere kaltetu zituen. Ondorioz, lau familiek etxetik kanpo pasa behar izan dute gaua.