Udal Gobernuak 200 lanpostu eskaintzeko asmoa du
Udal Gobernuak baieztatu eta udaletxe eta gainontzeko erakunde publikoen inguruko informazioa jorratzen duen Tribuna Municipal aldizkari digitalak Juan Karlos Izagirre alkateari egiten dion elkarrizketan jakitera eman duenez, Udal Gobernuak 200 lanpostu eskaintzeko asmoa du. Lan hitzarmenen negoziazioak eta prestatzen ari diren udal aurrekontuak egitasmoa aurrera atera ahal izatea baldintzatuko dutela zehaztu dute.
Udal Gobernua lantzen ari den ekimenak udaletxean egoera desberdinean lanean ari diren langileen egoera erregulatzea du helburu. Horrekin batera, prekarietatea ekiditeko nahiarekin, lan baldintza duinak sustatzea du erronka. Horretarako, azpikontratazioa alde batera uztea dute xede, Bilduk bere agerraldia eta erabakietan behin eta berriz azaldu duen moduan.