Bruce Springsteen-ek ekainaren 2an Donostian joko du
Get In musika sustatzaileak jakitera eman duenez, Bruce Springsteen musikari estatubatuarrak kontzertua emango du Donostian datorren ekainaren 2an, larunbata.
Springsteenen kontzertua ikusteko sarrerak www.doctormusic.com eta www.ticketmaster.es webguneetan eta hainbat dendetan erosi ahal izango dira. Donostian, San Martin merkatuaren eraikinean dagoen Fnac dendan erosi ahal izango dira. Internet bidez, zein dendan bertan erosita, abenduaren 2an hasiko da salmenta.