Donostiako Onkologikoak 'Stage 6' aitorpena jaso du
Donostiako Onkologikoak historial kliniko elektronikoaren ezartzea aitortzen duen Stage 6 agiria jaso berri du. HIMSS Anaytics Europe ematen duen ziurtagiriak, medikuntza zentroetan historial klinikoa era informatikoan behar bezala tratatzen dela jakinarazten du.
Onkologikoaren arduradunek azaldu dutenez, “oso albiste onak dira guretzat eta gure langileentzat, eta langile guztiek egindako ahaleginarentzat aitorpena da”. Era berean, “ohiko espiritu berritzailearen beste adierazle bat” dela gaineratu dute.
Stage 6 baino altuagoa den Stage 7 agiria duen ospitale bakarra dago Europan, eta Onkologikoaren maila bera dute beste 3 ospitale besterik ez dago Euskal Herrian eta Espainian.