Mikel Egiguren aietearrak Pauen jokatuko du
Paueko Gabonetako Zesta Punta Txapelketa jokatzen hasi ziren abenduaren 9an, eta bihar gauean izango du jarraipena. Partida 21:00etan hasiko da eta bertan aurrez aurre izango dira Garcia-Minvielle bikotea, Aieteko Egiguren II.a eta Alliez II.aren aurka. Finala Santo Tomas egunean jokatuko dute, 21:00etan.