"Beti izan dugu susmoa, eta beti salatu dugu"
Haur lapurtuen aferagatik Polloen irekitako hobian ez dela pertsona arrastorik azaldu baieztatu diote Mercedes Ocarizen sendiari. Epaitegitik deitu diote familiari, 1997an jaiotako Ocarizen alaba Rebecaren hilkutxa hutsik zegoela esateko. “”Beti izan dugu susmoa, eta beti salatu dugu. Gizakien trafikoa egin zuten susmoa genuen, eta honek baieztatu egiten du”, adierazi du SOS Ume Lapurtuak Euskadi elkarteko presidenteak,Flor Diazek. “Gure susmoak susmoa baino gehiago direla baieztatzen du honek, eta hori albiste ona da. Familiarentzat, ordea, oso gogorra da. Zauria berriz ireki diote Mercedes Ocarizi”. Diazen ustez, “Justiziak Rebeca bilatu behar du, eta lapurtutako beste haur guztiak ere bai”.