Kresala Zineklubak denboraldi berria aurkeztu du

Hurrengo urrian 40 urte beteko ditu Kresala Zineklubak. Lan talde berri batek gidatuta beteko du urtemuga, eta egitarauan ere zenbait berritasun izango dira.
Astelehenean hasiko da programazioa. Gorka Mertxan donostiarraren ‘La casa de mi padre’ emango dute, eta bertan izango da zuzendaria, proiekzioa aurkezteko.
Profesionalek ez ezik, hiriko pertsonaia ezagunek ere aurkeztuko dituzte filmak. Gustuko dituzten lanak aurkeztuko dituzte. Lehen gonbidatua Manu Narvaez izango da.