Pediatra bat eta ginekologo bat deklaratzera deitu dituzte gaur ustezko haur lapurtuen kasu bat dela-eta
Lekuko gisa deklaratuko dute gaur pediatra batek eta ginekologo batek, 1978an Donostiako osasun zentro batean gertatutako ustezko haur lapurtuen kasu bat dela-eta. Hala jakinarazi du Noticas de Gipuzkoa egunkariak. Epaileak deitu ditu deklaratzera; eta ez dira kasu honekin lotutako lehen lekukoak. Osasun zentro bereko erizain bat ere deitu zuen deklaratzera epaileak.