Alberto Iglesias konpositore donostiarra Oscar saria jasotzeko hautagaia da
Hollywoodeko zine akademiak jakinarazi duenez, Alberto Iglesias konpositore donostiarra musika onenaren saria eskuratzeko hautagaien artean dago. El topo filmarentzat egindako musikarengatik lortu du izendapena.
Saria lortzeko lehian, Iglesiasen aurkari izango dira John Williams (“The adventures of Tintin” eta “War Horse”), Ludovic Bource (“The Artist”) eta Howard Shore (“Hugo”). Otsailaren 26an izango saria emateko ekitaldia, Los Angelesen (AEB). 84. edizioa da aurtengoa.