"Donostia hiri euskalduna izan dadin bultzada bat behar da herritarron eta erakundeen aldetik"
Euskal Herrian Euskarazek Euskaraz Bizi Eguna egingo du Donostian martxoaren 17an. Parte Zaharrean egitarau zabala eskainiko dute: herri bazkaria, dantzaldiak, kantaldiak, kontzertuak… Manifestazioa ere egingo dute ‘Euskalduna naiz eta harro nago’ lelopean. Donostiako EHEko kide Jexux Arrizabalagarekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak.