Ezker Abertzaleak Viktoria Eugenian omenduko du Txillardegi
‘Agur eta ohore. Euskara. Herriaren ondare’ lelopean omenduko du igandean Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ zena: “Bere omena eta esker ona erakutsi nahi dio bere bizitzan hainbeste merezimendu pilatu dituen abertzale handiari”. Joan den urtarrilaren 14an hil zen Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea Donostian, etxean, 82 urte zituela.
Kultur eta politika alorreko hainbat lagunek parte hartuko dute Viktoria Eugenia Antzokian 11:30ean egingo duten ekitaldian: Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Oreka TX eta Eñaut Elorrieta izango dira, besteren artean.