Erakundeak, Txillidatarren erabakiaren zain
Txillida-Leku zabaltzeko eta akordioa lortzeko bilera egin dute erakundeek eta Txillidatarren abokatuek. Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak museoaren kudeaketa erakundeen esku uzteko proposamena egin diote. Azken aukera gisa iragarri dute erakundeek gaurko bilera; azaroan bildu ziren azken aldiz, eta ez zuten akordiorik lortu. Familiak museoa eta arte bilduma saldu nahi zituen, baina erakundeek ez zuten haien proposamena onartu.
Erakundeek lehenbailehen jakin nahi dute Txillida familia gogoz eta prest dagoen museoa, uda aurretik, ekainerako zabaltzeko. Egoera ekonomiko honetan erakundeek ezin dutela inolaz ere erosi argi utzi dute; eta ate berria zabaldu dute museoak berriro ateak ireki ahal ditzan.