Uxotegi eta Illunbe ikertzeko ezohiko batzordeak sortu dituzte
PSE-EEko Ernesto Gascok gidatuko du, Illunberi irtenbide bat emateko sortutako batzordea. PPri, berriz, Uxotegiko ikerketa batzordea egokitu zaio, eta Ramon Gomez bozeramailea izango du buru. Hain zuzen, PPk eta EAJek eskatu zuten Gaztelubide kaleko eraikinaren okupazioaren auzia argitzeko batzorde bat osatzeko. Hiru hilabeteko epean, auzi horrekin harreman izan duen orok parte hartuko du batzordean.