Gizon bat atxilotu dute Donostian, genero indarkeria leporatuta
38 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo; bikotekide ohia hiltzearekin mehatxatzea eta haren etxebizitzaren sarreran kalteak eragitea egotzi diote. Ustez erasotutako emakumezkoak larrialdi zerbitzuei eman zien abisua atzo gauean, bere bikotekidea etxeko atean kolpeak ematen ari zela esanez. Atxilotuak aurrekariak ditu, eta gaur arratsaldean eramango dute epailearen aurrera.