Igarotako bidearen kronologia bat

Egiako joko-areto batean gizon bat atxilotu dute makina bat manipulatzea egotzita

Metalezko tramankulu batekin makinetako dirua eramaten zuela azaldu dute ertzainek.

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu zuten bart. Aditzera eman dutenez, joko-areto bateko makina txanponjale bat manipulatzen ari zelako atxilotu zuten. Metalezko tresna bat erabiliz makina hustea egozten diote, diru guztia eramateko asmoz. Lehendik ere hainbat aldiz teknika horixe erabili izan ohi duela diote. Bart joko-aretoko segurtasun kamerek harrapatu zutela eta, ertzainak berehala joan ziren gizona atxilotzera.

HITZAkide HITZAkide