Parte Zaharrean auzo elkartea eratzeko batzarra egingo dute gaur
Auzo elkartea eratzeko batzarra egingo dute gaur, 19:30ean, San Telmon. Izena onartuko dute, batetik. Bestetik, lan taldeak eta zuzendaritza taldea osatuko dute eta ordezkariak izendatuko dituzte. Elkartearen helburuak finkatuko dituzte, halaber. Auzokideen bizimodu eta bizikidetza hobetzea izango da lehentasun nagusia. Urtarrilaren 25ean egin zuten batzar informatiboa eta 50 lagunek hartu zuten parte.