Bobby McFerrin.
Antony, Jamaican Legends, Yellowjackets, Ray Gelato, Marc Ribot, Ninety Miles eta Peter Evans dira jaialdiak aurtengo ekitaldirako iragarri dituen lehen izarrak.
Uztailaren 20an, Viktoria Eugeniaren mendeurrenean Jazzaren Gaua ospatuko dute antzokian, doako kontzertuekin.
Jazzaldiak 47. ekitaldiaren programaren aurrerapena plazaratu du. Uztailaren 19a eta 23a bitartean Antony, Bobby McFerrin, Jamaican Legends, Yellowjackets, Ray Gelato, Marc Ribot, Ninety Miles eta Peters izango dira hirian. Hau da jaialdiak iragarri dituen lehen izenak.
Antony abeslaria ez da The Johnsons-ekin etorriko. Et Incarnatus euskal orkestra izango du lagun bere emanaldian. ‘Cut the world’ izeneko ikuskizuna eskainiko du Antonyk, eta azken lau diskoetako abestiak interpretatuko ditu.
Bobby McFerrin izango da berriz ere jaialdian. Azken aldiz Donostiako Orfeoiarekin izan zen Zurriola hondartzan. 2001ean etorri zen lehen aldiz; Trinitate plazan jo zuen. Oraingoan Yellowjackets taldearekin izango da.
Jazza eta reggaearen zaleentzako kontzertua izango da Jamaican Legends taldearena. Jamaikako musikaren protagonista nagusiak izango dira bertan: Monty Alexander pianista, Ernest Ranglin gitarrista eta Sly & Robbie. Azken hauek Bob Marley, Jimmy Cliff eta Peter Toshekin konparatu izan dituzte.
Marc Ribot gitarrista, Ninety Miles talde gaztea eta Peter Evans tronpetista ere izango dira gonbidatuen artean.
Uztailaren 20an Jazzaldiak Viktoria Eugenia Antzokiaren mendeurrena ospatuko du. Jazzaren Gaua egingo du, eta doako emanaldiak prestatuko ditu. Kontzertuak egingo dituzte antzokiaren hainbat txokotan. Horrela, musika entzuteaz gain, ikusleek eraikina ezagutzeko aukera izango dute.