Haurren soka-dantza berreskuratu nahi dute
XX. mendearen hasieraz geroztik galdutako ohitura da Haurren soka-dantza.
Arkaitz, Kresala eta Eskola dantza taldeetako haurrek ohitura zahar bat berreskuratu nahi dute. XX. mendearen hasieraz geroztik desagertu egin den haurren soka dantza egingo dute igandean, otsailaren 12an, Konstituzio plazan. Santo Tomas egunean egiten saiatu ziren, baina eguraldi zakarrak ez zien dantzatzen utzi. Urtarrilean ere beste saiakera bat egin zuten, eta orduan ere bertan behera utzi behar izan zuten. Igandean, 13:00etan hasiko dira dantzan, Donostiako Udal Txistulari Bandaren musikaren erritmoan.