Hotz esnatu da eguna
Termometroak zero azpitik 3 gradura jaitsi dira Donostian.
Giro benetan hotza egingo du gaur. Tenperatura epelena bi gradukoa izango dela iragarri du Euskalmetek. Gainera ipar haize finak hotza areagotuko du. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta orokorrean prezipitazio txikia egingo du, baina botatzen duen guztia elur moduan egingo du, elur-kota itsasmailan egongo baita.