Ontzi Museoak webgune berria inauguratu du
Ontzi Museoak webgune berria aurkeztu du. Museoak itsas ondarearen inguruan egindako ikerketak, argitalpenak eta erakusketak plazaratu nahi ditu. Webguneak, gainera, museoaren hezkuntza eskaintza kontsultatzeko aukera emango du; baita taldeen erreserbak egiteko ere. Itsas ondarea berreskuratzeko egindako lana ezagutu, edota aldi baterako erakusketa zein argitalpenei buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute erabiltzaileek.