Otsailaren 16tik 20ra, denak mozorrotzera
Bihar zortzi inauteria esnatuko da hirian. Konpartsak, dantza, musika… Otsailaren 20a bitartean egitarau oparoa prestatu dute neguari festa giroan aurre egiteko.
Otsailaren 17an Viktoria Eugeniatik abiatuko da Momo Jainkosa, 18:30ean, Konstituzio plazako konpartsa aurkezpenera.
Haur festa Trinitate plazatik Antzoki Zaharrera aldatu dute. Larunbatean izango da eta gonbidapenak asteartean hartu beharko dira Konstituzio plazako Donostia Festak ataleko bulegoetan.