Supersweet taldeak ekingo dio Donostiako EHUko kontzertu programazioari
Imanol G. Alcon, Andoni Etxebeste eta Alvaro Turrion dira Supersweet. Donostiako hirukotearen zuzenekoarekin hasiko da bihar, osteguna, EHUko kanpuseko kontzertu programa. Ignacio Maria Barriola eraikinean joko dute 18:30ean. ‘The hereafter’ diskoko kantak joko dituzte.
Donostiako kanpusean izango dira hurrengo emanaldietan Lolas Club (otsailak 23), The Young Wait (martxoak 8), Luke Armstrong (martxoak 22), Willis Drummond (apirilak 19) eta Enrique Mingo (apirilak 26). Sarrera, ohi bezala, doakoa da.