Igarotako bidearen kronologia bat

Bjork, Kurt Cobain eta Manu Chaoren erretratuak, Ernest Lluch kultur etxean

Kurt Cobain.

Iban Lafont-ek (Donostia, 1974) bere obran eragin handia izan duten musikariak erretratatu ditu. Le Bukowskin aurkeztu zituen erretratuak, eta orain Amarako Ernest Lluch kultur etxean bildu ditu ilustrazio horiek, ‘Buru bero’ erakusketan. Bjork, Manu Chao, Fermin Muguruza, Amy Winehouse, Cristina Rosenvinge, ‘The Edge’, Kurt Cobain, Michael Stipe… Guztira 21 artisten marrazkiak izango dira ikusgai martxoaren 3a arte.

HITZAkide HITZAkide