Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Lagun Aro Gipuzkoa Basket bere historia laburreko lehen Koparen atarian da

Bartzelonara begira dago jada Lagun Aro Gipuzkoa Basket. Hain zuzen ere, talde donostiarra bere historia laburreko lehen Kopa jokatzeko atarian da. Sito Alonsok zuzendutako jokalariek bihar egingo dute debuta, final-laurdenetan, Caja Laboral Baskoniaren aurka. Donostiarren eta gasteiztarren arteko derbia 19:00etan hasiko da, eta Irutxuloko Hitzak zuzeneko kontakizuna egingo du webgunearen bitartez. Ostegunean bertan, 21:00etan, final-laurdenetako bigarren norgehiagoka jokatuko dute Bartzelonak, etxeko taldeak, eta Lucentum Alicantek. Bi partida hauetako irabazleak elkarren aurka ariko dira larunbateko lehen finalerdian, 18:00etan. Ostiralean, Unicaja-Banca Civica eta Real Madril-Fuenlabrada partidak izango dira; hauek ere, finalerdietarako postu baten bila. Final handia igandean izango da, 18:00etan. Txapelketako partida guztiak Bartzelonako Palau Sant Jordi kirolgunean jokatuko dituzte.
HITZAkide HITZAkide