Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Nanoguneak eta Inbiomedek diziplina anitzeko ikerketak gauzatzeko akordioa sinatu dute

image CIC Nanoguneko zuzendari Jose Maria Pitarkek eta Inbiomed Fundazioko Gurutz Linazasorok elkarlan hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Honen bidez nanozientzia eta medikuntza erregeneratiboaren arteko sinergiak indartu nahi dituzte. Elkarkidetzaren lehen emaitza ere aurkeztu dute agerraldian. Ama zeluletatik abiatuta lortutako neuronen ekoizpena hobetzea helburu du, hauek hazteko edukiontziak nanomaterialen bidez egokiago eginez. Bi urteko iraupena izango duen ikerketaren emaitza onek Alzheimerra edo Parkinsona bezalako gaitzen terapiei atea ireki diezaiokete.
HITZAkide HITZAkide