Dominaz beteta itzuli da Fortunako beteranoen esgrima taldea
Fortuna kirol elkarteko tiratzaileek lan bikaina egin zuten asteburuan, Barajasen jokatu zen Beteranoen Esgrima Txapelketan. Sable modalitatean lehiatu ziren Fortunakoak. Lehen kategorian Maria Jose Padurak urrezko domina lortu zuen, eta Marivi Arrutik brontzezkoa.
Gizonezkoetan, berriz, 0 mailako sable modalitatean Enrique Solisek urrea eskuratu zuen. 1. kategorian, Fortunako bi tiratzaileen artean jokatu zen finala; Txomin tellado eta Jose Ignacio Mirandaren artean. Telladok eraman zuen urrezko domina. Bigarren kategorian, Pedro Carnicer tiratzaileak lan handia egin behar izan zuen brontzezko domina lortzeko; norgehiagoka gogorra egin baitzuen Escorial taldeko Vicente Boadoren aurka.
Maiatzean Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketara itzuliko dira Fortunako tiratzaileak.