Alberto Iglesiasek hamargarren Goya eskuratu du
Karmele Soler makillatzaile donostiarra ere La piel que habito filmean egindako lanagatik saritu dute. Bosgarren izendapena du jada Goya sarietan. Michel Gaztambide gidoilari donostiarrak sari garrantzitsuenetakoa eskuratu zuen Enrique Urbizu zuzendariarekin batera: No habra paz para los malvados filmarekin gidoi onenaren saria lortu zuen.
Gregorio Muro zinemagile donostiarrak, ordea, ez zuen animazio onenaren saria lortu. Zeinek gehiago iraun film laburrarekin lortu zuen izendapena, baina Arrugas lanak eraman zuen saria.