Ana Olazabal donostiarrak irabazi du Espainiako Diseinatzaile Gazteen saria
Donostiatik Madrilera joan zen moda eta diseinua ikastera, eta pixkanaka bere ametsa lortzen ari da. Nazioarteko pasarela eta desfileekin egiten du amets 22 urteko Ana Olazabalek. Lehen pausoa Madrilen egin du. Espainiako disenatzaile gazte onena hautatu dute-eta. Gerrako irudiak, irailaren 11ko atentatuak eta munduko gatazkak izan ditu inspirazio iturri: “Tripak mugitzen dizkidan gaiak dira, eta irudi horiek ikusterakoan sentitu dudana islatu dut”.
Sariari esker, Olazabal Parisera joango da, Pret a Porter saloira. Bertan erakutsiko ditu ‘Release’ izeneko bildumako diseinuak.